Kapera berria Iriarten

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Pablo Feo

Kolonbiatik etorritako Eukaristiaren Erromesak Iriarteko kaperara ailegatu dira. Dagoeneko hilabete batzuk badituzte herrian eta irailaren 24an egin zuten egoitzaren inaugurazioa, Francisco Perez Iruñeko Artzapezpikua eta Ander Gillegi apaiza tartean zirela. Hemendik aurrera, astegunetako mezak kaperan izanen dira, eta asteburu eta jaiegunetakoek elizan izaten segituko dute. Iriarteko mojek kaperara hurbiltzen den jendeari harrera eginen diete astelehenetik larunbatera eta ho­rrez gain, Leitza, Ui­tzi, Gorriti eta Aresoko apaizei ere lagunduko diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun