Mikologialdiaren laugarren edizioa urriaren 19tik 23ra eginen da

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Azken egunean, erakusketa mikologikoa eginen da

Aurten laugarren aldiz, Mikologiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu ALKE Kultur Taldeak.

Urriaren 19tik 23ra izanen dira, eta ohi bezala, azken egunean au­rreko­etan egindako lana­ren emaitzak ikusiko dira. Urriaren 19tik 23ra, neska-mutikoek ma­rraz­kiak eginen dituzte eskolan hilaren 23ko era­kus­ketarako. Urriaren 20an eta 21ean, be­rriz, herritarrek bildutakoa jasoko da Karrapen, 19:00­etatik 20:00etara.

Urriaren 22an hau­rrentzako men­di ateraldia eginen da ontto eta zi­­zak bil­tzera, 09:30ean abiatuta. Egun berean, 09:00etatik 13:00­etara eta 16:00­etatik au­rrera, bildutakoen sailkapena eginen da. 18:00­etatik aurre­ra ez da ontto edo xixa gehiago jasoko.

Eta hilaren 23an, 11:00­etatik au­rrera hain­bat gauza izanen da Ka­rrapen: erakus­keta miko­logikoa, hau­rrentzako tailerra, proiek­zio didaktikoa xixen gainean, ma­rrazki erakusketa, mokadu dastaketa...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun