Nahiz eta joan den urtean baino talde gutxiago atera diren, herritarrek erantzun ona eman diete ikastaroei eta aurreikusitako bost ikastaroak martxan jarri dira.
Aerobicen hamar lagunek eman dute izena eta astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:00etara emanen da.
Yoga egiteko, berriz, hamalau lagun apuntatu dira eta astelehenetan 17:00etatik 18:15era izanen dituzte saioak. Harria eta egurra nola tailatu ikasteko gogoz daudenak hamahiru dira eta lerro hauek idazterakoan oraindik zehaztu gabea bazen ere, seguruenik asteazkenetan izanen dira saioak.
Eskulan ikastarorako zortzi lagunek eman dute izena eta ostiraletan 10:00etatik 12:00etara izanen da horretarako aukera.
Gimnasia ikastaroak jaso du erantzun onena, 25 lagun apuntatu baitira. Astelehen eta ostegunetan ariko dira, bi taldetan banatuta. Lehengo taldea 09:00etatik 10:00etara ariko da, eta bigarrena 15:30etik 16:30era.