Bi mila metro koadro gehiago izanen ditu Leitzako hilerriak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Azarorako bukatuak egonen diren lanek 170.000 euroko kostua izanen dute

Leitzako hilerriko handitze lanak egiten ari da herriko Gorritz eraikuntza enpresa joan den abuztutik. Lau hilabeteko lanen ondotik, azaroan bukatuak izatea espero da eta ondorioz, 2.000 metro koadro gehiago izanen ditu hilerriak. Lanen kostua 170.000 eurokoa izanen da eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuak aurrekontuaren %70a estaliko duen dirulaguntza eman du.

Hilobi eta kolunbario berriak eraikitzen ari dira, udaletxetik jakinarazi dutenez, “kanposantuaren edukiera muga-mugara ailegatua baitzen”. Honela, 36 lagunek hilerria berrituan hilobia eskuratzeko interesa azaldu dute eta beste hamabi lagunei kolunbarioa. Hilobien 50 urterako kontzesioen prezioa 1.400 eurokoa izanen da eta kolunbarioena, 140 eurokoa. Kontzesioak beste 50 urtez luzatu nahi dutenek 100 euro gehiago ordaindu beharko dituzte hilobien kasuan eta 10 euro gehiago kolunbarioen kasuan. Azkenik, titularitatea aldatzeak 30 euro kostako zaie hilobien jabeei eta 5 euro kolunbarioen jabeei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun