Josetxo Urrutia harri-jasotzaile leitzarrak apustua jokatzeko proposamena egin du, eta horren berri eman dute bere kideek. Apustua harri kubikoarekin jokatuko litzateke, baldin eta norbaitek onartzen badu. Harri horrek apustu jokatzaileen pisu bikoitza izanen du; esate baterako, Urrutiak berak 75 kilo pisatzen du. Ondorioz, leitzarrak 150 kiloko kuboa erabiliko luke. Kontrarioren bat agertuko balitz apostua jokatzeko deialdira, eta 70 kilo izango balitu, horrek 140 kiloko kuboa erabli beharko luke.
Edozein harri-jasotzaileri luzatu dio apusturako deia eta norgehiagoka datorren abenduaren erdialdera jokatu beharko litzateke, edo beranduen, urtea bukatu aurretik.
Josetxo Urrutia eta laguntzaileak Tolosako (Gipuzkoa) Kantabriko tabernan egongo dira zain heldu den ostiralean (urriak 14), 19:00etatik aurrera.