Marka guziak hautsiz 503 kizki plazaratu ziren Goizuetan

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 3a

Goizuetako plazan jarria zegoen eremura 503 lagun sartu ziren bere kizkiarekin, nahiz eta gero 400tan ezarri marka. Rosa Olaizola

Marka “ofiziala”, halere, 400 kizkitan utzi dute

Kizki Egunaren hirugarren edizioa ospatu zen urriaren 1ean Goizuetan eta aurreko edizioetako markak (Astigarragan 311 kizki eta Oiartzunen 354) aisa gainditu zuten goizuetarrek. 503 kizki sartu ziren horretarako prestatutako eremuan, baina heldu den urtean Hernanin eginen den laugarren ediziorako erronka handi xamarra izanen zelakoan, 400 kizkitan jarri dute marka “ofiziala”.

Goizetik jendetza handia bildu zen Goizuetan, eguraldi bikaina lagun. Ostegunean oraindik kizkiak saltzeko baziren Goizuetan, baina denera 400 kizki saldu dira 3 eutotan. Horretaz gain, norberak bere etxetik eramandako kizkiekin ere plazaratu ziren adin guztietako goizuetarrak.

Kontaketa egin ondotik, marka berria ospatzeko sagardoa txotxetik edan zen eta gero herri bazkari jendetsua izan zen. Arratsaldean, sagardogintzarekin zerikusia zuen herri kirol desafioa jokatu zen eta horretan Astigarragak duen ofizioa nabarmen gelditu zen, Astigarragako taldea nagusitu baitzen. Ondotik sailkatu ziren Oiartzun eta Goizuetako bi taldeak.

Trikitilariek herriko kaleetan egindako kalejirarekin bukatu zen Kizki Eguneko ospakizun ederra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun