Antonio Alustiza eta Ttiki zakurrak Uharte Arakildik Bizkai aldera egin zuten salto irailaren 18an, Euskal Herriko Artzain Zakur Txapelketan parte hartzeko. Abadiñoko Jose Urien artzainaren Bizkai zakurrak egin zuen lanik onena Axpen (Atxondo). Aresoarrak eta Ttikik bigarren postua lortu zuten. Beraz, berriro zoriontzea besterik ez zaigu gelditzen. Irailaren 25ean Oñatin (Gipuzkoa) egitekoa zen Nazioarteko Txapelketan ere parte hartzekoak ziren Alustiza eta Ttiki.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!