Udarako oporraldiaren ondoren irailaren 7an hasi ziren herriko haurrak Goizuetako eskolara. Joan zen urtean hamar ibili baziren egunero aurrera eta atzera, ikasturte honetan beste bi haurtxo gehitu zaizkie; Uxue eta Iraia. Hauekin hamabi umetxo ibiltzen dira joan-etorrian. Azken urte hauetan gorakada handia izan du Aranoko biztanleria txikienenak eta espero dugu aurrerantzean horrela jarrai dezan.