Azkeneko urteetan inork erabiltzen ez zituela eta, Garagartzako hiru postu kendu eta beste hiru egitea erabaki zen Ehiztarien Elkarteko azken bileran.
Kentzekoak ziren hiru postuak azken urteetan ez ziren errotazioan sartzen eta horregatik, leku hobea izango dela iritzita, Errekalkotik Arriurdiñeta bitartean egin dira haien ordezko beste hirurak. Postu berriak egiteko hilaren 24an elkartu ziren zenbait ehiztari.