Iruñeko Ander Irizarrek irabazi du talo lehiaketa

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Pablo Feo / Elene Arrazola

Eguraldi bikaina eta giro ederra izan zen irailaren 11n Talo Egunean. Hainbat ekitaldi izan ziren eta horien artean, bereziena, talo lehiaketa. Aurtengoan, Iruñeko An­der Irizar atera da garaile. Bigarren saria Ylenia Villabona herritarrak lortu zuen­ eta hirugarrena Maite Bereziartua azpeitiarrak. Ondotik sailkatu ziren Euge Berrio­la, Izaskun Sarasa eta Adriana Nagorek aurkeztutako taloak. Baina talo lehiaketaz gain, beste hainbat ekitaldi izan ziren: talo tailerra, baserriko animaliak eta lan tresnak ikusgai, Villabona eta Saralegi familien taloak eta Leitza eta Lekunberriko jatetxeek taloa oinarri zuten platerak aurkeztu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun