Aurrera Kirol Elkartearen pesta larunbat honetan eginen da

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Aurrerako ikurrarekin blusa beltza janztera animatu dute antolatzaileek

Aurten bosgarren aldiz, Aurrera Kirol Elkartearen pesta haundia ospatuko da larunbat honetan, urriak 1. Goizean goizetik hasiko dira ekitaldiak:

• 09:00etan txistularien diana.

• 11:00etatik 13:00etara haurrentzat rokodromoa, tirolina eta zaldi ibilaldia plaza inguruan.

• 10:00etan Aurrerako Kirol Jolasen eskutik futbol partida plazan.

• 11:00etan pilota eskolakoen saioa plazan.

• 12:00etan dantzarien saioa plazan.

• 13:00etan Incansables txarangarekin poteoa.

• 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria ka­rrapen.

• 16:30ean futbol partida Arkiskislen: Aurrera eta Amigó taldeak.

• Bazkal ondotik bazkideen ingurutxoa.

• Ondotik Incansables txaranga eta buruhaundiekin poteoa.

• 21:30ean luntxa Aurre­ran eta pestarekin jarrai­tzeko Jose Mendizabalekin dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun