Astigarragak 311, Oiartzunek 354, Goizuetak 355 baietz! Horixe izanen da larunbat honetan, urriak 1, eginen den Kizki Eguneko erronka. Aurreko alean aipatu bezala, Kizki Egunaren hirugarren edizioa ospatuko da eta kizkiarekin sagarrak biltzeko bildu nahi da jendea. Horren aitzakian, egun osoko ospakizuna antolatu da:
• 11:00etan azoka: sagarra eta sagardogintzarekin zerikusia duten produktu eta tresneriaren azoka plazan.
• 12:00etan Kizki erronka. Kizkiak hiru eurotan egonen dira salgai.
• Giroa alaitzeko plazan Umore Ona dantza taldea, txalapartariak eta musika izanen dira.
• 13:00etan kizki kontaketa. Errekor berria ospatzeko sagardoa edanen da txotxetik.
• 14:30ean bazkaria. Bazkarirako txartelak 16 eurotan egonen dira salgai eta 14 urtez azpikoena 10 eurotan. Kizkia eta bazkarirako txartela 18 eurotan eskura daiteke. Txartelak Amaia kafetegian salgai (948 514242).
• 17:30ean sagardogintzako herri kirolak: desafioa Oiartzun, Astigarraga eta Goizuetaren artean.
• 19:00etan trikitilariak herriko kaleetan barna.
• Baserritarren zapiarekin eta zapelarekin joateko deia egin dute antolatzaileek.