Kapera berria sortu dute Leitzako Iriarten

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Kapera dotorea moldatu dute Iriarten. Pablo Feo

Astegunetako mezak bertan izanen dira

Kolonbiatik etorritako Eukaristiaren Erromesak Iriarteko kaperara ailegatu dira. Dagoeneko hilabete batzuk badituzte herrian eta irailaren 24an egin zuten egoitzaren inaugurazioa, Francisco Perez Iruñeko Artzapezpikua eta Ander Gillegi apaiza tartean zirela. Hemendik aurrera, astegunetako mezak kaperan izanen dira, eta asteburu eta jaiegunetakoek elizan izaten segituko dute.

Honela, mugikortasun arazoak dituen jendeak eskurago izanen du mezara hurbiltzea astegunez eta, gainera, elizaren mantenimendu gastuak murriztuko dira, bere neurriak direla eta neguan batez ere berogailua asko piztu behar baita.

Iriarteko hiru mojek (Maria de los Angeles en el Divino Abandono, Isabel de la Trinidad eta Maria Magdalena de la Divina Misericordia) kaperara hurbiltzen den jendeari harrera eginen diete astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 11:45era eta 13:20etik 14:45era eta horrez gain, Leitza, Uitzi, Gorriti eta Aresoko apaizei ere lagunduko diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun