Aurten bosgarren aldiz, Aurrera Kirol Elkartearen pesta haundia ospatuko da Leitzan larunbat honetan, urriak 1. Goizean goizetik hasiko dira ekitaldiak, 09:00etan txistularien dianarekin abiatuko baitira.
11:00etatik 13:00etara haurrentzat rokodromoa, tirolina eta zaldi ibilaldia izanen da aukeran plaza inguruan. 10:00etan Aurrerako Kirol Jolasen eskutik futbol partida jokatuko da plazan. 11:00etan pilota eskolakoen saioa izanen da plazan. 12:00etan dantzarien saioa plazan. 13:00etan Incansables txarangarekin poteoa eginen da. 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria karrapen. 16:30ean ligako futbol partida jokatuko dute Arkiskil futbol zelaian Aurrera eta Amigó taldeek.
Bazkal ondotik bazkideen ingurutxoa dantzatuko da. Ondotik Incansables txaranga eta buruhaundiekin poteoa eginen da. 21:30ean luntxa eskainiko da Aurreran eta pestarekin jarraitzeko Jose Mendizabalekin dantzaldia.