Joxe Mari Sestorainek irabazi du Leitzako Kaskagorren Pentatloia

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 27a

Kaskagorene Pentatloian parte hartu zuen kirolari bat Leitzara ailegatzen larunbatean. Pablo Feo

Joxe Mari Sestorain leitzarra nagusitu zen irailaren 24an egin zen pentatloi proban. Donostiako hondartzan igeri egin ondotik, bizikleta hartu eta Ibarrara joan behar izan zuten kirolariek. Handik Berastegirako bidea hartu zuten eta hortik Leitzaraino lasterka joan ziren, Gaztañaga tabernako helmugaraino.

Iaz laugarren izan zen Sestorain lagunarteko proba honetan eta aurtengoan garaipena lortu du.

Kaskagorren Pentatloia izenarekin ezagitzen den proba hau duela 20 bat urte sortu zen, Nafarroako eta Gipuzkoako lagunen arteko erronka modura eta gaur egun ehun bat kirolari biltzen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun