Gaur egun, zail da Goizueta ulertzea Umore Ona Elkarterik gabe. Duela 52 urte, 1959an, festetako peña gisara sortu zen Umore Ona eta 25 urte beranduago, 1984ean, izen bereko elkartea sortu zen. Orduan 99 bazkide zituen eta gaur egun 240 inguru.
Umore Ona elkartearen izenean ari dira Abesbatza, pilota eskola, futbito taldea, dantza taldea eta Umore Onak antolatzen ditu hainbat ekitaldi eta bertze hainbatetan antolaketan laguntzen du.
Larunbat honetan, irailak 24, Umore Ona taldeen eguna ospatuko dute Goizuetan, nolabait talde eta ekimen horiek guziak elkartzeko asmoarekin. Ekitaldiak, arratsaldeko 16:30ean hasiko dira pilota partiduekin eta segidan futbito, abesbatza eta dantza saioak izanen dira. Bukatzeko, nola ez, taldeetako partaideei afaria eskainiko zaie elkartean.