Nafarroako Sagardo Eguna ospatuko da irailaren 25ean Lekunberrin

TTIPI TTAPA 2011ko ira. 21a, 13:45

Baztango kirikoketariek erakustaldia eskainiko dute igande eguerdian

Nafarroako Sagardo Eguna ospatuko da igande honetan, irailaren 256ean, Lekunberriko plazan. Nafarroko Sagardo Egileen Elkarteak, Lekunberriko Udalak eta Plazaola Partzuergo Turistikoak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatutako ekimena goizeko 11:00etatik 14:00etara eginen den eskulangileen eta elikagaien azokarekin abiatuko da. Bertzeak bertze, artisauek egindako eztia, gazta, taloak, zura, ogia, garrapiñatuak edo ezpartzua ikusteko, dastatzeko eta erosteko aukera izanen da. Sagar mota ezberdinen erakusketa ere eginen da. 12:00etatik 14:00etara Kirikoketa eginen da, sagarraren txikitzea eta zanpatzea, Baztango Kirikoketarien eskutik. Trikitilariekin musika ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun