Joan den irailaren 4an egin zen Mendi Martxaren laugarren edizioa, eta goizean goiz etorri zen jendea, 08:00etan puntuan martxari ekiteko.
Aurten ere plaza bete egin zen, guztira 420 partehartzailek eman zuten izena eta nahiz eta eguraldiaren beldurra zegoen jendea ez zen kikildu.Gainera, azkenean, eguraldia lagun izan zen eta goizean ederki eutsi zion euririk egin gabe. Amaieran opariak izan ziren eta 12:30ean paella banatu zen plazan partehartzaile guztientzat, baita sagardoa, ogia, eta indarrak hartzeko nahiko postre ere: yogurtak, fruitu lehorrak, txokolatea...Oso giro ederra sortu zen eta jendea oso pozik joan zen. Datorren urtean gehiago eta hobeto.