Antonio Alustiza berriro garaile izan zen Uharte Arakilen jokatutako Nafarroako Artzain Zakur Lehiaketan. Aurtengoa 44.edizioa izan zen eta aresoarrak hamabigarren aldiz jantzi du txapela. Bi zakur eraman zituen, Ttiki eta Bat. Ttikirekin seigarren aldiz irabazi du eta horrez gain, aurten bigarren postua ere Antoniorentzat izan da Bat zakurrarekin. Beraz, zorionak eta ea zorte bera duen igande honetan, irailak 18, Atxondon (Bizkaia) jokatuko den Euskal Herriko Artzain Zakur Lehiaketan.