Bixargorri landetxea

Kontxi KLABER 2011ko irailaren 14a

Kontxi Klaber

Jabier Plazakoa da bere jabea, etxea hutsik eta etekinik eman gabe daukala jabetuta nolabaiteko etekina ateratzeko asmoarekin jokatu du, Bixargorri he­rriak duen lehen landetxea bihurtuz. Etxe osoa alokatzeko aukera eskaintzen du, lau lagun edo gehienez seirentzat prestatua dago. Bi gelekin, sukaldea, komuna, egongela (lurreko suarekin) eta terraza eder bat eguraldia lagun izanenez gero, inguruak eskaintzen duen lasaitasun ederraz gozatzeko. Aziendak ere onartzen ditu, etxeak sotoa dauka horretarako. Aranon nahiz eta ez den turismoa landu, oso herri ezaguna da Hernani eta Donostiaren gertutasunagatik, 30 minututan itsasoa daukalako eta mendia berriz atarian. Jende asko ibil­tzen da inguruan, gero bertako taberna edo elkartean bazkalduz. Orain lotarako aukera berria eskainiko du Bixargorrik. Mendiak oinez nahiz bizikletaz ibil­tzeko, erreka eta itsasoaren gertutasuna, jendea animatzeko hiru osagarri oso baliagarriak ikusten ditu Jabierrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun