Udan santioak ospatzeko modu handirik ez zen izan aurtengoan, eguraldi txarrak erabat zapuztu baitzituen aurreikusitako ekitaldiak. Baina ez dira horregatik ospatu gabe geldituko santioak eta larunbat honetan, irailak 17, egingo dira orduan egin gabe gelditu ziren ekitaldiak.
11:00etan hasita bi pilota partida jokatuko dira. Alde batetik, gaztetxoen artean, Mujika eta Apezetxea, Altsua eta Apezetxearen kontra ariko dira. Bigarrenean, ohiko Goizueta eta Aranoren arteko partida eginen da. Aranotik Huizi eta Lizeagak jokatuko dute eta Goizuetatik Apezetxeak eta Narbartek.
12:30ean bertsolarien txanda izanen da: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Unai Agirre ariko dira bertsotan.
15:30ean haurrentzako puzgarriak izango dira eta 17:30ean herri kirolen txanda izanen da. Iparraldeko jokoak egingo dira. Aizkolariak ere ariko dira, Atutxa eta Nazabal, hain zuzen. Horrez gain, bost metroko egurrarekin Felix Etxeberria ariko da lanean. Harriarekin, berriz, Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a ariko da.
Iluntze aldera trikitixa izango da festari amaiera emanez.
PILOTA PARTIDA
Goizueta-Arano arteko partidan, Aranotik Huizik eta Lizeagak jokatuko dute eta Goizuetatik Apezetxeak eta Narbartek.