Igande honetan ospatuko da Iskibi kanpineko Euskal Jaia

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

Herri kirolak, taloak eta musikak osatuko dute egitaraua

Urteko festen artean, gero eta indar haundiagoa hartzen ari den Iskibiko Euskal Jaia igande honetan, irailak 18, izanen da. Urtero bezala, hainbat ekitaldi izanen dira eta guztiak kanpinean.

Eguerdian hasiko da festa. 12:00etatik au­rrera dultzaineroek alaituko dituzte kanpineko bazte­rrak. Ondoren, 13:00etan, herri-kirolak izanen dira eta ordubete beranduago, 14:00­etan, talo jatea eginen da herriko talogileen eskutik; taloa hirugiharra, txistorra, gazta eta txokolatearekin eskainiko da. Sagardoa, ardoa, kafea edo koparik ere ez da faltako.

Arratsaldean, 17:00­etan toka txapelketa jokatuko da eta 18:00etan Bonatxok giroa alaituko du, bere soinu eta abestiekin.

 

Txartelak

Euskal Jai honetan parte hartu nahi duenak Amaia kafetegian edo Iskibin berean eskuratu ahalko ditu, 16 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun