Kizkiarekin sagarrak biltzeko erronkari eginen dio aurre urriaren 1ean herriak

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

355 lagun baino gehiago elkartu nahi dira kizkiarekin sagarrak biltzeko

Sagarrak eta kizkia tartean direla, Kizki Eguna eginen da urriaren 1ean Goizuetan. Saga­rraren eta sagardoaren kultura bultzatzeko helburuarekin antolatu da eta egun berezia izanen da, jende asko elkartuko duena. Izan ere, sagarrak eta sagardoak euskal gi­zartearekin lotura haun­dia izan dute betidanik eta hori ezagu­tarazteko hasi ziren orain­ dela bi urte Astigarragan Kizki Eguna­ antolatzen. Horren barne, marka ere ezarri zuten, kizkiarekin saga­rrak bil­tzen 311 lagun elkartuz. Joan den urtean, Oiartzunek hobetu zuen marka, 355 lagunekin, eta aurten Goizueta saiatuko da gaindi­tzen, jaso den desafioari baietz eran­tzun baitio­.

Eguerdian hasiko da jendea biltzen. Bakoi­tzak bere kizkia izanen du eskuan, sagarrak lu­rrean egonen dira eta epaileak agindua emandakoan, kizkiekin saga­rra bildu eta saskira. Marka hobetzeko 355 lagun baino gehiago behar dira.

2015era bitarte hain­bat herritan eguna ospa­tzea da asmoa, eta urte horretan, Astiga­rra­gan berriz Kizki Eguna antolatu nahi da eta 1.000-1.500 lagun sa­ga­rrak biltzeko elkartu.

Marka hori izanen da urriaren 1eko ekitaldi nagusia, baina ez baka­rra. Eguerdian herri bazkaria eginen da eta arra­tsaldean desafioa, festa hau egin den he­r­rien artean: Goizueta, Astigarraga eta Oiar­tzun nor baino nor ariko dira. Hasteko, talde bakoi­tzak lau zaku sagarrez bete beharko ditu, 40 kilo sagar; gero leran jarri eta plazak egin beharko dituzte; segidan matxakara bota eta txikitu eta handik atera­tzen den patxa tolarera bota.

Ilunabarretik aurrera ere ez da festarako aitzakia­rik faltako.

Aipatzekoa da, orain­ arte festa honen antolaketaren ardura elkarte edo erakunde batek hartu izan duela, baina Goizuetaren kasuan herriko eragile guztiak ari dira lanean.

 

Kizkiak salgai

Kizkiak herriko talde batek eginen ditu eta eguna baino lehen salgai jarriko dira. Horrekin batera, izena ere eman beharko da, antolatzaileek jakin dezaten gutxi gorabehera zenbat lagun etorriko den. Edozein kasutan, 355 laguneko muga gaindi­tzeko zalantza haundirik ez dago he­rrian, «Goizuetan burugogorrak gara eta desafioari baietz esan diogu. Bertako jendearekin bakarrik ez, baina kanpotik etorriko denarekin hobetuko dugu marka». Halaxe adierazi digu Fernando Goiak­.

 

MARKA HOBETZEKO ASMOA

«Goizuetan burugogorrak gara eta desafioari baietz esan diogu. Bertako jendea­rekin bakarrik ez, baina kanpotik etorriko denarekin marka hobetuko dugu»

Fernando GOIA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun