Antonio Alustiza aresoarrak 12. txapela jantzi du Artzain Zakur Txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

Duela bi urteko edizioan, Antonio Alustiza saria jasotzen. Utzitako argazkia

Gazta eta ardi latxaren lehiaketetan ere hainbat sari eskualdera etorri dira

Uharte Arakilgo Gein­bera zelaian jokatu zen abuztuaren 28an, Nafa­rroako Artzain Zakur Txapelketaren 44. edizioa eta bederatzi artzain aritu ziren lehian, eta gehienak eskualdekoak: Antonio Alustiza aresoa­rra Ttiki eta Bat zakurrekin, Joxe Mari Ixtilart amaiurta­rra eta Lagun, Pedro Ansa aranoarra eta Jai, Jorge Oteiza oronoz-mugairiarra eta Azeri eta Josetxo Billabona lei­tzarra eta Argi. Guztien artean, azken urteetan jaun eta jabe den Antonio Alustiza aresoarra atera zen garaile.

Nafarroako bere hamabigarren txapela jan­tzi du aurten aresoarrak eta abuztuaren 28ko saioan­ 427 puntu eta 200 euroko lehenbiziko saria eraman zituen Ttikirekin. Eta ho­rrekin batera, Bat txakurrarekin, bigarren saria ere bai, 424 puntu eta 145 euro. Orain, igande honetan, irailak 18, Atxondon (Bizkaia) jokatuko den Euskal Herriko Artzain Zakur Txapelketan izanen da.

Amaiurko Jose Mª Istilart hirugarren gelditu zen, Lagun zakurrarekin (412 puntu eta 135 euro); Pedro Ansa aranoa­rra eta Jai bere zakurra laugarrenak izan ziren sail­kapenean (187 puntu eta 100 euro); Oronoz-Mugairiko Jorge Oteiza eta Azeri bosgarren (174 puntu eta 95 euro) eta Josetxo Billabona eta Argi zortzigarren (43 puntu). Antonio Uharte, Jesus Mari Errazkin eta Jabier Fernandez izan ziren parte hartu zuten bertze artzainak.

Gainera, Pedro Ansak eta Jose­txo­ Billabonak hobe­kien jantzitako artzai­nen­ saria eraman zuten.

 

Bertze sarituak

Artzain Egunaren bar­ne, bertze hainbat lehiaketa ere egin ziren eta sarituetako aunitz es­kual­dekoak izan ziren.

Ardi latxaren esnearekin egindako Nafa­rroako XXX. gazta lehiaketan, erraterako, Jose Jabier Sestorain leitza­rra zazpigarren gelditu zen eta Urdazubiko Manuel Bengoetxea zortziga­rren. Honenber­tzez, urrian jokatuko den Euskal He­rri mailako txapelketan Nafa­rroa ordezkatuko dute.

Nafarroako ardi latxa­ren esneki errendimenduaren XXVIII. lehiaketan, mutur zuriko ardietan, Juan Jose Irungarai azpilkuetarra nagusitu zen eta Manuel Bengoetxea urdazubiarra hirugarren gelditu zen. Mutur zuriko bil­dotsetan, berriz, biga­rren gelditu zen Juan Jose Irungarai azpilkuetarra eta hiruga­rren Manuel Bengoetxea urdazubiarra.

XXVIII. ardi latxaren lehiaketa morfologikoan, mutur zuriko bildo­tsetan, hirugarren saria Iturengo Isidro Baz­tarrikaren­tzat izan zen eta mutur beltzeko bildo­tsetan, Arizkungo SC Irigoienek irabazi zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun