Eneko Saralegi nagusitu da Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko ira. 12a, 12:48

Eneko Saralegi bikain aritu zen eta Euskal Herriko aizkolari gazteen txapela jantzi zuen. Artxiboko argazkia

Irailaren 11n jokatu zen Leitzan

Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa jokatu zen irailaren 11n, igande eguerdian Leitzan. Txapelketa honetan bost aizkolarik hartu zuten parte: Eloy Corchero (Araba), Eneko Otaño (Gipuzkoa), Eneko Saralegi (Leitza, Nafarroa), Julen Olano (Leitza, Nafarroa) eta Joxean Etxeberria (Ziga, Nafarroa).

Aizkolari bakoitzak moztu beharreko sei enbor moztu behar zituen, lau 45 ontzako eta bi kanaerdiko.

Joan den urtean azpitxapeldun izan zen Eneko Saralegik irabazi zuen txapela. Hasiera-hasieratik probaren burua hartu zuen eta bukaera arte aldea handitu besterik ez zuen leitzarrak. 15 minutu behar izan zuen lana burutzeko. Bigarren Beizamako Eneko Otaño izan zen, minutu eta 23 segundura, eta hirugarren iazko txapelduna, Eloy Corchero arabarra, bi minutu eta 21 segundura. Laugarren postua Julen Olano leitzarrak eskuratu zuen (21:43) eta bosgarrena, txapelketako gazteena izan zen, Zigako Joxean Etxeberria (24:48).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun