Taloaren Eguna ospatuko da irailaren 11n Leitzan

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 9a

Taloa izanen da protagonista igandean Leitzan. Artxiboko argazkia

Talo lehiaketa eta taloarekin egindako plateren erakusketa izanen da, artisauekin batera

Plazaola Partzuergo Turistikoak Taloaren Eguna antolatu du aurten ere. Irailaren 11n eginen da eta egitarau osatua prestatu dute iganderako.

Plazaola Partzuergo Turistikoak Taloaren Eguna antolatu du aurten ere. Irailaren 11n eginen da eta egitarau osatua prestatu dute iganderako.

Igande goizeko 10:00etan merkatuaren irekiera eginen da. Villabona eta Saralegi Leitzako talo-egileak bertan izanen dira, baita artisauak ere.Taloa egiteko eta baserriko tresneriaren erakusketa ere izanen da eta haurrentzako gurdi ibilaldiak.

11:00etatik 13:30era ekintza gastronomikoak gauzatuko dira. Alde batetik, eskualdeko talo lehiaketa jokatuko da. Lehenengo hiru sailkatuentzat sariak banatuko dira herri kirol saioa bukatu ondotik. Taloarekin egindako plateren erakusketa ere izanen da Musunzar, Peritza, Txoko, Elusta eta Lekuonberri ostatuen eskutik. Lau eta hamalau urte arteko neska-mutikoek taloa egiteko tailerrean parte hartzeko modua izanen dute.

Eguerdiko 12:00etan herri kirola ere izanen da plazan eta ez nolanahiko saioa gainera, Euskal Herriko Aizkolari Gazteen Txapelketa jokatuko baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun