Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa igande eguerdian jokatuko da Leitzan

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 9a

Eneko Saralegi eta Julen Olano leitzarrak eta Zigako Joxean Etxeberria izanen dira eskualdeko ordezkariak

Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa irailaren 11n jokatuko da Leitzan. Igande eguerdiko 12:00etan hasiko da saioa. Txapelketa honetan bost aizkolarik hartuko dute parte: Eloy Corchero (Araba), Eneko Otaño (Gipuzkoa), Eneko Saralegi (Leitza, Nafarroa), Julen Olano (Leitza, Nafarroa) eta Joxean Etxeberria (Ziga, Nafarroa).

Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: lau 45 ontzako eta bi kanaerdiko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun