Leitzako Udalak herriaren eta hiru auzipetuen aurka eragindako kanpaina mediatiko-politikoa salatu zuen irailaren 6an, astearte arratsean egindako ez-ohiko batzarrean. Auzipetuei elkartasuna adierazteaz gain, auzi honetan erabateko babesa ematea erabaki zuen Udalak eta ondorioz, bere gain hartuko ditu bai babes juridiko-teknikoa, bai auziak eragindako kostu ekonomikoa nahiz bestelako gastuak.
Horretaz gain, arlo ezberdinetan lanean ari diren eragile ugari bildu ziren plazan, auzipetuei babesa ematera eta “pesta bezperan egin ziren presoen aldeko elkartasunaren agerraldiak kriminalizatuz batera, Leitzako herriaren irudia osotara manipulatua ematen ari direlako”. Eragile hauek irakurri zuten idatziaren arabera, “hemen egon ez eta, egun horretan plazan eta udaletxean gertatu zenaren bertsio osotara nahastu, gezurrezko eta interesatuak hedatu dituzte; hemen sekulako guda batean bizi bagina bazela; herrian elkarbizitza ezinezkoa izanen balitz bezala”.
Eragile hauen esanetan, “inoiz izan badira, aurtengo pestak izan dira lasaiak, inolako liskarrik gabekoak eta jendea patxadaz ibili dena”. Eragileek bere babes osoa eta laguntza eskaini nahi izan diete “asmatutako auzi honetan gertatzen ari zaien injustizia honen aurrean”.
Idatziari atxikimendua eman dioten eragile eta norbanakoak
Hauek izan dira idatziari atxikimendua adierazi dioten eragile eta norbanakoak:
Leitzako talde eragileak
1. Aurrera Kirol Elkartea
2. IKA
3. Kornieta Elkartea
4. Amnistiaren Aldeko Mugimendua
5. ALKE Kultur Elkartea
6. Marmari euskara taldea
7. Mendigorria elkartea
8. Saharar Herriaren aldeko elkartasun taldea
9. Torrea elkartea
10. Jeiki abesbatza
11. Liñoputzu eho-ziri elkartea
12. Atekabeltz gazte asanblada
13. Gazte independentistak
14. Muttur bero elkartea
15. Karrape Irratia
16. Atekabeltz elkartea
17. Leitzako Bilgune Feminista
18. EHNE
19. Leitzako erraldoien konpartsa
20. Leitzako txalapartariak
21. Leitzako LAB
22. Leitzako dantzariak
23. Leitzako pilota eskola
24. Leitzako kirol-joko taldea
25. Mendibil mendi-taldea
26. Aurrera futbol-taldea
27. Perra zaldi-taldea
Norbanako ezagunak
1. Iñaki Perurena, harrijasotzailea
2. Oinatz Bengoetxea, pilotaria
3. Jose Luis Huarte, liburuzaina eta txistularia
4. Jon Kanflanka, segalaria
5. Ibai Bengoetxea, pilotaria
6. Iñaki Agirre, erremontista ohia
7. Abel Barriola, pilotaria
8. Maite Perurena, gizarte-langilea
9. Aimar Sagastibeltza, futbolaria
10. Patziku Perurena, idazlea eta txistularia
11. Ruben Astibia, erremontista ohia
12. Iera Agirre, pala-pilotaria
13. Asier Olaizola, pilotaria
14. Mikel Ilarregi, irakaslea
15. Joxton Olaetxea, pilotari ohia
16. Aitor Zabaleta, Esne Beltza taldeko musikaria
17. Iker Alduntzin, Habeas Corpus taldeko musikaria
18. Josu Erbiti, Txarrena taldeko musikaria
19. Zuriñe Odriozola, gizarte-langilea
20. Maria Jesus Ariztimuño, gizarte-langilea
21. Junkal Otxotorena, gizarte-langilea
22. Teresa Martinez, gizarte-langilea