Igande honetan eginen da Aresoko mendi martxaren laugarren edizioa

Juana Mari SAIZAR 2011ko irailaren 2a

1.250 metroko desnibelari aurre egin beharko diote mendizaleek. Artxiboko argazkia

23 kilometroko ibilbidea egin beharko dute mendizaleek

Dena prest dago igande honetan, irailak 4, eginen den Aresoko Mendi Martxarako. Aurtengoa laugarren aldia izanen da eta aurrekoetan bezala, plazatik abiatuko da, 08:00etan. Mendizaleek 23 kilometro eta 1.250 metroko desnibela duen ibilbideari egin beharko diote aurre.

Dena prest dago igande honetan, irailak 4, eginen den Aresoko Mendi Martxarako. Aurtengoa laugarren aldia izanen da eta aurrekoetan bezala, plazatik abiatuko da, 08:00etan.

Mendizaleek 23 kilometro eta 1.250 metroko desnibela duen ibilbideari egin beharko diote aurre. Bitarte horretan, plazatik aterata, Urteaga (606 metro), Ulizar (867 metro), Merkuzelai (720 metro), Urkiza (850 metro), Pagozelai (705 metro) eta Guratzen barna (955 metro) pasako dira plazara berriz ailegatu aurretik. Mendi martxaren iraupena lauzpabost ordukoa izanen da.

 

Izen-ematea

Irailaren 1a arte telefonoz, emailez eta internetez izen emateko aukera izan da eta igandean berean egiten ahalko da, 07:00etatik 07:45era izanen da apuntatzeko aukera, 10 euro ordainduta. Ibilbidearen bukaeran, paella, sagardoa, opariak eta zozketak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun