Joan zen ikasturtean Udaletxeko ganbaran norberaren gorputza arnasketa bidez hobeki ezagutzeko ikastaro berezia eman zuen Kontsejuko Ainhoak. Bi ikaslerekin egin zuen aurrera lehenengo saiakeran eta orain, irailean, berriro hasiko dira klaseak interesa duten guztientzat.
Gorputza sumatu ahala, arnasketa inkontzientea kontziente bihurtzen da eta hori da, hain zuzen ere, «hats bizigarria» deitzen duguna.
«Hats bizigarri» hori aurkitzeak fisikoan eta baita barrurago ere (gogoan) eragiten du era askotara: deskantsua eta arintasuna emanez, bizkarrezurra tentetuz, postura edo jarrera zuzenduz eta oreka emanez, poza eta indarra bezalako sentsazioak piztuz…
Hori da ikastaro honetan lortzen saiatzen dena eta beraz, interesa duen edonork informazio gehiago eska dezake Kontsejun bertan Ainhoari galdetuz. Izena emateko eta gainerako datuen berri ere bertan emango dizuete.
Animatu eta eman izena!