Aurtengo santioak irailaren 17an ospatuko dira

Ainhoa Ansa 2011ko irailaren 1a

Festetako hainbat ekitaldi egin gabe gelditu ziren, eguraldi txarraren ondorioz. Artxiboko argazkia

Pilota partida, haurrentzako puzgarriak, herri kirolak eta bertsolariak izango dira

Udan festa egiteko aukera bat baino gehiago izan dute Aranora gerturatu direnek: sardina jatea, San Roke, bestelako afariren bat… Baina Santioak ospa­tzeko modu handirik ez zen izan aurtengoan. Eguraldi txa­rrak erabat zapuztu zituen antolatutako ekitaldi asko eta ondorioz, suspenditu zirenekin irailaren 17an festa-eguna antolatzea erabaki zuen jai batzordeak.
Hortaz, irailaren 17an, larunbatarekin, hasteko, Arano-Goizuetaren  arteko pilota partida jokatuko da eguerdian. Arratsaldean txikienek puzgarriak izango dituzte gozagarri eta he­rri kirol eta bertso saioa­rekin arra­tsalde polita igaro­tzea espero dute orain­goan.
Bide batez, Aranoko jai batzordeak eskerrak eman nahi dizkie, beren lanarekin, euripean festei zutik eusten lagundu zieten guztiei. Eta barkamena eskatu ere bai bertara ekitaldiren bat ikus/entzuteko asmoz etorri eta asmoa bete gabe itzuli behar izan zutenei.
Irailaren 17an Aranon elkar ikustea espero dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun