Igande honetan eginen da mendi martxaren laugarren edizioa

Juana Mari Saizar 2011ko irailaren 1a

23 kilometroko ibilbidea egin beharko dute mendizaleek

Dena prest dago igande honetan, irailak 4, eginen den Mendi Martxarako. Aurtengoa laugarren aldia izanen da eta aurrekoetan bezala, plazatik abiatuko da, 08:00etan.
Mendizaleek 23 kilometro eta 1.250 metroko desnibela duen ibilbideari egin beharko diote aurre. Bitarte ho­rretan, plazatik aterata, Urteaga (606 metro), Ulizar (867 metro), Merkuzelai (720 metro), Urkiza (850 me­tro), Pagozelai (705 me­tro) eta Guratzen barna (955 me­tro) pasako dira plazara berriz ailegatu aurretik. Mendi mar­txaren iraupena lauzpabost ordukoa izanen da.

Izen-ematea
Izen-ematea aurretik (irailaren 1a azken eguna) eta egun berean egiten ahalko da: eguna baino lehen 948 604545 telefonoan, kirolmank@ gmail.com-en edo www.mendizmendi.com-en egin daiteke. Bost euro ordaindu beharko da. Egun berean, be­rriz, 07:00etatik 07:45era izanen da apuntatzeko aukera, 10 euro ordainduta.
Ibilbidearen bukaeran, paella, sagardoa, opariak eta zozketak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun