Leitzalerreko bidearen moldaketa 63.000 euro kosta da

Ttipi-ttapa 2011ko ira. 1a, 18:10
Elene Arrazola

Joan den urteko ekai­tzek egoera kaxka­rrean utzi zuten herritik Lei­tza­larreko baso­ra doan erre­pidea, bide erdian bide puska bat erori baitzen euriteen ondorioz.Erre­pidea lehenbailehen moldatu beharra zegoen, baina gastu handia zen eta Udalak­ ezin zuen bere gain hartu. Nafarroako Gobernuko Lan­da Garapen eta Ingu­rumen Departementuari laguntza eskatu zi­tzaion­ eta bien bitartean, bidean hesiak eta bes­te segurtasun neurriak jarri zituen Udalak. Gobernutik dirulaguntza emanen zuela jakinarazi eta uztaila eta abuztuan egin dira moldaketa lanak. Lanen au­rre­kon­tua 63.000 eurokoa izanen da eta Udalaren eta Gobernuaren artean ordain­du­ko da. Herriko Joarbe eskabazio enpresa arduratu da lana egiteaz. Leitzalarreko errepidearena da aurten Udalak egin duen bigarren inbertsiorik handiena. Nagu­sia Iberoko do­rrea erostea izan zen, 200.000 euroren truke. Udalaren asmoa, Iberoko dorrea eta bere in­guru guzia birmoldatu eta publikoari zabaltzea da. Iazko kontuak 683.148 euroko aldeko saldoarekin itxi zituen Udalak eta horri esker, au­rrekontuan aurreikusiak ez zeuden lan eta ekimenak egin ahal izan ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun