Atekabeltz Gaztetxearen seigarren urtebetetzea ospatzeko hainbat ekitaldi egin ziren uztailean: hitzaldiak, mendi martxak, Sagarra denbora dokumentalaren edo labur txapelketara aurkeztutako lanen proiekzioak… Uztailaren 23a izan zuten egun handia. Bizikleta gainean diana egin ondotik, II. Binakako frontenis txapelketaren finala jokatu zen frontoian. Aurtengoan Iñigo de Carlos eta Josu Bildarraz izan ziren irabazleak (urdinez eta beltzez) eta Luis Abruza eta Xabier Loitegi azpitxapeldun. Kirolaren ondotik, sei urtek merezi duten brindisa, bazkaria, poteoa karro musikatuarekin eta kontzertua izan zituzten.