Inbertsio berriak Sarriopapelen

Ttipi-ttapa 2011ko ira. 1a, 18:06

Paper metalizatuaren produkzioa %70 areagotuko duen inber­tsioa egin du Sarrioapel lantegiak. Lau paper mota egiten dira enpresan: termikoa, kalkoak, distiradun papera eta metalizatua eta azken honetarako makina be­rria eskuratu du, 4,2 milioi euroko inbertsioa eginez. Makina 2012. urte hasieran jarriko da martxan eta urtean 10.000 tona produzi­tzetik 17.000 produzi­tzera pasako da.
LAB sindikatutik adierazi dutenez, krisi garaian, «herriarentzat eta inguruko herrien­tzat» inbertsio berriak egitea «oso positiboa» da. Leitzako Sarriopapelek gaur egun dituen 460 langile horietatik 330 finkoak dira, eta 100 langile inguru bost urteko erre­lebo kontratuarekin dau­de. Leitzan ekoizten diren produktuak 79 herrialdetan komertzializatzen dira, produkzioaren %80 esportaziora bideratzen baita.
Inbertsio berri hauei esker, langileak «pozik eta gustura» daudela esan dute LABetik, «lanpostuak eta etorkizuna» ziurtatzen direlako.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun