Taloak, artisauak, animaliak eta herri kirolak irailaren 11n eginen den Taloaren Egunean

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 1a

Eskualdeko talo lehiaketa eginen da

Plazaola Partzuergo Turistikoak Taloaren Eguna antolatu du aurten ere. Irailaren 11n eginen da eta egitarau osatua prestatu dute.

10:00etan MERKATUAREN IREKIERA
• Leitzako talo-egileak (Villabona-Saralegi).
• Artisauak.
• Taloa egiteko eta baserriko tresneriaren erakusketa.
• Haurrentzako gurdi ibilaldiak.

11:00-13:30. EKINTZA GASTRONOMIKOAK
• Eskualdeko talo lehiaketa. Lehenengo hiru sailkatuentzat sariak banatuko dira kirolak    bukatu ondoren.
• Taloarekin egindako plateren erakusketa Mu­sunzar, Peritza, Txo­ko, Elusta eta Lekuonberri ostatuen eskutik.
• Taloa egiteko tailerra (4-14 urte).

12:00ETAN  HERRI KIROLAK
• Euskal Herriko Aizkolari Gazteen Txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun