Giro onean joan dira festak

Juan Mari Saizar 2011ko irailaren 1a

Juana Mari Saizar

Aurtengo festak ere bukatu zaizkigu, otordu asko kanpoan egin ondoren amaierara ailegatu dira. Urtero bezala, giro polita sortu zen herriko plazan, jendea festarako gogoz atera zen etxetik eta esan behar da poza ematen duela herriko plaza jendez beteta ikusteak. Festei hasiera eman zien suziria bota zuena Odei Garmendia herriko lau urteko haurra izan genuen, beste batzuen laguntzaz­. Eta suziri hotsarekin batera, ekitaldiak ere martxan jarri ziren. Hauen artean aipatzekoa da egunero izan dela kanpoan jateko aitzakiaren bat txapelketak eta musika tartekatuz. Aurtengo honetan plater tiroketa ezin izan zen jokatu; eguraldia zela eta, bertan behera utzi behar izan genuen. Kuadrilen eguna, berriz, azken egunean ospatu genuen, eta urteroko legez, koloretsu jarri genuen he­rria. Egun indartsua izaten da herritar guztientzat eta begi bistakoa da denon egunik gustukuenetakoa ere badela, ez baitzen gogo eta giro faltarik izan eta festei amaiera emateko egun ezin hobea tokatu zen. Beti esaten den moduan, orain gero eta gutxiago falta da hurrengo urteko festetarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun