Baionako emakumearen heriotza salatzeko elkarretaratzea eginen da gaur Leitzan

Ttipi-Ttapa 2011ko abuztuaren 29a

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataformak deitu du eta 19:30ean eginen da Lopeneko atarian

Bi pertsona hilik aurkitu zituzten joan den ortziralean Baionan. Badirudi gizonak bere bikotekidea labankadaz hil ondotik bere buruaz bertze egin zuela eta horren harira eta “emakumeen kontrako erasoek etenik ez dutela” salatzeko elkarretaratzea eginen da gaur Leitzan, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataformak deituta.

19:30erako deitu dute elkarretaratzea, Lopeneko atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun