Igande honetan, abuztuak 28, bere zaindariaren eguna ospatuko da Artikutzan. Gure eskualdeko jende aunitzentzat, Goizueta, Arantza eta Lesakakoentzat adibidez, hutsik egiten ez duten hitzordua izaten da. Hortaz, egun osoko egitaraua antolatu dute.
11:00etan meza eginen da eta ondotik hainbat pilota-partida jokatuko dituzte Oiartzun eta Goizuetako eskoletako pilotariek. 16:30ean Igor Elortza eta Xabier Silveira bertsolarien saioa izanen da eta 18:00etan herri kirolak izanen dira ikusgai. Donato eta Oihan Larretxea aita-semeak, Iñaki Azurmendi eta Mugertzaren kontra ariko dira. Horrez gain, Agustin Arruti, Landarbide eta Aimar Irigoienek harri jasotze erakustaldia eskainiko dute. 19:00etatik aitzinera, Naima taldearekin dantzaldia izanen da.
Ekitaldi horiez gain, artisautza produktuak eta herriko bertze hainbat produktu dastatzeko aukera ere izanen dute bisitariek. Bi ostatu ere zabalduko dira.
Egun hau izaten da Artikutzak ateak irekitzen dituen urteko egun bakarra,