Nafarroako Triatloi Olinpiko txapelketa irabazi du Judit Saizar leitzarrak

TTIPI-TTAPA 2011ko abuztuaren 8a

Judit Saizar, helmugara garaile sartzen. Diario Noticias

Kilometro terdi igerian, 40 bizikletan eta 10 lasterka egin zituen abuztuaren 7an Iruñean

Uztailaren 10ean Nafarroako Triatloi laburreko txapelketa irabazi zuen Judit Saizar leitzarrak Tuteran eta abuztuaren 7an, distantzia olinpikoan ere Nafarroako Triatloi txapelketa irabazi du Iruñean, Club Natacion Pamplona taldeak antolatutako proban. 17 urterekin oraindik junior kategoriako kirolaria bada ere, Saizarrek txapelketa absolutoa irabazi zuen emakumezkoen artean.

Arga ibaian kilometro terdi igerian, Iruñerrian 40 kilometro bizikletan eta Argaren ibai parkean barna 10 kilometro lasterka egiteko bi ordu, 20 minutu eta 11 segundu behar izan zituen Lagunak-Saltoki taldeko Leitzako kirolariak. Bigarren, AC Triatlon taldeko Ana Casares beteranoa izan zen eta Saizarrek baino minutu bat eta 12 segundu gehiago behar izan zituen. Club Natacion Pamplonako Ana Monrealek osatu zuen podiuma.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun