Lekunberriko Aintzinako Azoka ospatuko da abuztuaren 7an

TTIPI-TTAPA 2011ko abu. 5a, 17:00

Igandean goiz eta arratsaldez eginen dira ekitaldiak

Aintzinako Azoka ospatuko da igande honetan, abuztuak 7, Lekunberrin, Udalak eta Plazaolako Partzuergoak antolatuta.

Goizeko 11:00etan irekiko da merkatua eta 11:30etik aitzinera, tailerrak, baserriko lanak eta animaliak ikusgai izanen dira. Ordu berean kaleira eginen da. 12:00etan antzerki saioa izanen da eta 13:00etan euskal dantza tailerra.

Arratsaldez, 17:00etan irekiko da merkatua. 17:30ean jokoak eta euskal kantu kalejira eginen da. 18:00etan euskal dantza tailerra izanen da, 19:00etan antzerki saioa eta 20:00etan merkatuaren ixtea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun