Reparto eta Umeen Egunak ospatuko dituzte asteburuan Leitzan

TTIPI-TTAPA 2011ko abuztuaren 5a

Dena prest dago Leitzako Santiburtzio pestetarako. Utzitako argazkia

Santiburtzioetako txupinazoa abuztuaren 10ean botako du Leitzaldeko Bilgune Feministak

Leitzaldeko Bilgune Femenistak txupinazoa abuztuaren 10ean, asteazkenean botako badu ere, asteburu honetan reparto eguna eta umeen eguna izanen dute Leitzako Santiburtzio pestetan.

Leitzaldeko Bilgune Femenistak txupinazoa abuztuaren 10ean, asteazkenean botako badu ere, asteburu honetan reparto eguna eta umeen eguna izanen dute Leitzako Santiburtzio pestetan.

 

Larunbatean reparto eguna

Honela, larunbatean, reparto egune izanen da. 12:30ean poteoa eginen da gaiteroekin. 14:00etan Torreko XVII. urteurren bazkaria. 14:00etan eskalarien bazkaria Aurreran. 16:00etan auzoz-auzo Plazaola aldizkariaren banaketa eginen da trikitilari, txistulari, akordeolari eta gaiteroen laguntzaz. 18:30ean Kalejira errebindikatiboa eta gauerditik aurrera kontzertuak gaztetxean.

 

Igandean Umeen Eguna

Abuztuaren 7an, igandean, Umeen Eguna ospatuko da 08:00etan Diana izanen da txistulariekin. 10:00etan Korporazio txikiak udal ordezkariekin gosaria eginen du. 11:00 umeen txupinazoa Udaletxetik. Ondotik Aurrerako pilota eskolako gazteen partidak plazan. 11:30etik 14:30era puzgarriak eta jokoak izanen dira plazan, baita 16:30etik 18:30era ere. 18:30ean Aurrerako dantzari txikien dantza emanaldia eta umeen ingurutxo irekia eginen dira plazan. 20:00etatik 00:00era Dantzaldia Gaubela taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun