Seigarren urteurrena ospatu du Leitzako Atekabeltz Gaztetxeak

ttiPI-TTAPA 2011ko uztailaren 28a

Iñigo de Carlos eta Josu Bildarraz izan dira frontenis txapelketako irabazleak (urdinez eta beltzez) eta Luis Abruza eta Xabier Loitegi azpitxapeldun. Elene Arrazola

Frontenis txapelketan Iñigo de Carlos eta Josu Bildarraz nagusitu dira

Leitzako Atekabeltz Gaztetxearen seigarren urtebetetzea ospatzeko hainbat ekitaldi egin ziren joan den astean: hitzaldiak, mendi martxak, “Sagarra denbora” dokumentalaren edo bigarren laburmetrai txapelketara aurkeztutako lanen proiekzioak… Dena den, uztailaren 23a, larunbata izan zuten egun handia. Bizikleta gainean diana egin ondotik, II. Binakako frontenis txapelketaren finala jokatu zen frontoian.

Leitzako Atekabeltz Gaztetxearen seigarren urtebetetzea ospatzeko hainbat ekitaldi egin ziren joan den astean: hitzaldiak, mendi martxak, “Sagarra denbora” dokumentalaren edo bigarren laburmetrai txapelketara aurkeztutako lanen proiekzioak…

Dena den, uztailaren 23a, larunbata izan zuten egun handia. Bizikleta gainean diana egin ondotik, II. Binakako frontenis txapelketaren finala jokatu zen frontoian.

Aurtengoan Iñigo de Carlos eta Josu Bildarraz izan ziren irabazleak (urdinez eta beltzez) eta Luis Abruza eta Xabier Loitegi azpitxapeldun.

Kirolaren ondotik, sei urtek merezi duten brindisa, bazkaria, poteoa karro musikatuarekin eta kontzertua izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun