Aste guztiko ekitaldien ondotik uztailaren 23an, larunbata, bukatuko dituzte Leitzako Atekabeltz gaztetxeko VI. urteurreneko ekitaldiak.
Uztailaren 22an, ostirala, laburmetrai lehiaketako jaialdia eginen dute. Laburmetraien proiekzioa, bozketa eta sari banaketarekin batera.
Uztailaren 23a, larunbatarekin eginen dute urteurren besta handia aurtengo ekitaldiak bukatzeko. 11:00etan dianarekin hasiko dira, baina bizikletaz eginen dute. 12:00etan frontenis txapelketako finala jokatuko da plazako frontoian. 13:30ean brindisa eginen dute Atekabeltz Gaztetxean bertan. 14:00etan bazkaria izanen da.
Arratsaldean poteoari ekinen diote karro musikatuaren laguntzaz herriko tabernetan barrena. Eta eguna borobiltzeko ‘Soñadores Natos’ taldearen eskutik kontzertua izanen da 23:00etatik aurrera.