San Juan bezperako ohitura bihurtua zen sardina jatea egitea, baina aurtengoan San Ferminetan iritsi dira sardinak herrira. Atzerapenak atzerapen, giro ederrean egin zen festa eta 35 lagun inguru bildu ziren herrira sardinak jatera. Herritarren borondatez sortutako festa da honako hau. Mairtzenetarrek sardinak egin, Ezkerren-bordakoen gazta,… dudarik gabe festa herrikoi eta naturala.
Santiotako VIII. Artisau azoka
Azken urteetako ohiturari jarraiki artisau azoka egingo da hilaren 23, larunbata eguerdiz. Dakizuenez, artisau azoka honetan herritarren parte-hartzea behar-beharrezkoa dugu festa aurrera ateratzeko. Badakigu herrian artista asko ditugula, marrazkilari, zeramikagile, gaztagile, sagardogile,… parte hartu nahi dutenek abisua eman Ainhoari 645 727 765 telefonora deituta posturako kartela eduki dezazuen.
Tortila lehiaketa ere martxan
Artisau azokako egun berean, tortila lehiaketa egiten dela ezaguna da guztientzat. Guztien partehartzea eskatu dute festa batzordetik eta tortilak San Roke elkartera eramateko 11:45 baino lehenago.