Anartz Olanok sariz kargatua hasi du uda

Juana Mari SAIZAR 2011ko uztailaren 21a

 Juana Mari SAIZAR

Udara nahiko kargatua hasi du Anartz Olano pilotari gazteak, bainan emaitzak onak izan dira. Elgetako txapelketan 4 terdiaren barruan, Tolosaren kontra 22eta 14 finalerdia galdu egin zuen, Urre­txun frontoi osoan buruz buru, 18 eta 11 irabazi zion Mujikari eta Usurbilko finalean, binaka eta Tolosa lagun zuela 22 eta 18 irabazi. Hemen saria izan zuen gainera finalean tanto hoberenari emandakoa. Beraz, sariz kargatua hasi du udara, lan onaren ondorio.Segi lanean eta emaitzak etorriko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun