Asier Pellejero, hirugarren mailako Euskadiko aizkolarien finalean izango da, Usurbilen uztailaren 3an jokatuko kanporaketan biga rren egin baitzuen, Jauregiren ondotik. Kanporaketan hamar aizkolari aritu ziren, launa kanaerdiko ebaki zituzten, eta gogor aritu ziren lanean. Jauregik 8 minutu eta 48 segundu behar izan zituen lana bukatzeko eta 30 urteko aresoarrak ia minutu gehiago (09:47).
Iaz ere Jauregi eta Pellejero finalean aritu ziren, beraz ez da ustegabea izan aurtengo finaleko txartelak eskuratzea. Ea Pellejerok lan polita egin eta saria lor tzen duen.