Ludoteka antolatu dute Guraso Elkarte eta kirol koordinatzailearen artean

Juana Mari SAIZAR 2011ko uztailaren 21a

Egunero 11etatik 13etara ibiltzen dira neska-mutikoak Alaitz eta Lorearekin

 

 
 

Guraso elkarteak eta kirol koordinatzailearen artean ludoteka antolatu dute udarako eskolako umeentzat. Astero hainbat tailerraren artean, kirol jarduerak egingo dituzte, igerilekura, mendira eta beste tokietara irteerak… Aurtengoan monitore izateko Aresoko gazteak aukeratu dituzte, Alaitz eta Lorea. Egunero, goizeko 11:00etatik 13:00­etara biltzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun