17 urte besterik ez baditu ere, senior nahiz junior mailako Nafarroako Triatloi txapelketak irabazi zituen uztailaren 10ean. Tuteran, XI. Reto del Ebro Triatloia egin zen eta leitzarrak ordubete, 11 minutu eta 31 segundu behar izan zituen Ebro ibaian 750 metro igerian, bizikletaz 20 kilometro eta korrika 5 kilometro egiteko. 4 minutu eta 10 segunduko aldea atera zion bigarren sailkatuari. Iaz, bigarren izan zen Saizar, sprintean galdu ondotik.