Plazaolako Partzuergoak bisita gidatuak antolatu ditu

TTIPI-TTAPA 2011ko uzt. 21a, 14:25
Peru-Harrira bisita gidatua ere eskaintzen du Plazaolak.

‘2011ko uda oihanaren bihotzean’ izenburupean

‘2011ko Uda oihanaren bihotzean’ programa prestatu du Plazaolako Turismo Partzuergoak. Antolatu eta aukeratu daitezkeen bisita gidatuak eginen dituzte. Aurreko urteetako arra­­kasta ikusita, aurtengo udarako ere 10 eskaintza prestatu dituzte jende guztiaren­tzat. Bisita hauek egiteko erreserbak aurretik egin beharko dira. Informazio guztia www.plazaola.org orrialdean dago.

Plazaolako Natur Bidetik Lekunberri eta Lei­tzako herrigunea ezagutzeko aukera ematen da. Leitzako kasuan, geltokitik hasita Natur Bidean zehar paseoa, Itturrizarreatik jeitsiz antzi­nako garbitegitik pasaz eta Leitzako plazan bukatzen da. Uztai­laren 23 eta 30ean, eta abuztuaren 6 eta 20an eginen dituzte bisita gidatuak.

Plazaolako Geltoki zaharrean erakusketa ibiltaria izanen da. Saralegitarren Arro baserriko bizi martxa ikusteko aukera ere izanen da Kristina

Saralegiren eskutik. Baserriko animaliak ikusi ondotik talogintza tailerra eta probaketa egingo dira.

Peru-Harri, Harriaren Parkea eta Museoa ere bisita daiteke, Iñaki Perurena harri jasotzaileak diseinatutako museoa ikusteko. Gero kirolen historia eta Iñaki eta Inaxioren markak ezagutzeko aukera ematen du baserriak.

Etxarri Larraungo Bikain gaztandegia, Ultza­mako Ezkurdi Erlezain­tza Museoa, Lacturaleko esne behien interpretazio gunea, Beigo­rri Abentura parkea edo Mendukiloko kobak bisitatzekoparada ere eskaintzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun